CCOO sindikatuak eta CCOO Gazteakek amiantoak Goierri garaian eragindako kalteen inguruko ekitaldia antolatu dute datorren asteazkenerako. Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, 18:00etan.
Hasteko, Hauts dokumentala emango dute eta ondoren egileekin solasaldia egingo dute. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute. Alfonso Riosek, Jesus Uzkudunek eta Goierri garaiko amiantoaren biktimek eta beraien senideek parte hartuko dute. Rios CCOO Euskadiko lan osasuneko arduraduna da eta Uzkudun Asviamie elkarteko kidea eta amiantoan eta lan gaixotasunetan aditua.