ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita zortzigarren kate-begia Joanes Jakak jarri du, 'Besarkada' bati eskainitako bertsoekin:
- Egilea: Joanes Jaka
- Gaia: Besarkada
Alaitasuna nahiz haserrea
Tristura eta ikara
Emozioak borrokan dauzkat
Sentimentu lurrikara
Falta zarela kontutatzeak
Eragiten dit dardara
Zure hutsunea nola osatu
Aukeratzerik Bada
Ondo gordeta daukat betiko
Gure azken besarkadaHeriotzaz lasai jardutea
Zergatik izan iluna?
Zertarako horrenbeste tabu
Eman ordez oihartzuna?
Erakusten al digute entzuten
Ondoan dugun laguna?
Erakundeek betetzen al dute
Benetan behar duguna?
Ez dezala haizeak eraman
Galdera hauen erantzuna