Bertakoak eta banatzaileak bakarrik sartu ahal izango dira autoarekin. Udalak Secundino Esnaola 12-14ren atzealdea eta Ibai-Ondo ere berrurbanizatu behar ditu.
Zumarragako Udalak Soraluze kalea oinezkoentzat egiteko obraren lizitazioa onartu du. Egitasmo hau Europako Next Generation funtsetara aurkeztu du, larunbatetako azoka, merkataritza, turismoa eta ekonomia bultzatzeko beste egitasmo handiago baten barruan, eta ia milioi bateko diru-laguntza jaso du. Aurrekontu osoa ia bi milioi eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzak ia 250.000 euroko diru-laguntza man du. Hala, udalak laurdena bakarrik ordainduko du.
Udalbatza berezia egin zuten asteartean lizitazio hau lehenbailehen onartzeko. Izan ere, plazaren eta Soraluze kalearen zaharberritzeak aurten bertan amaitu behar ditu diru-laguntza jaso nahi badu. PSE-EE, EH Bilduk eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu zuten. EAJk, berriz, abstentzioa eman zuen egitasmoaren onura erabat argi ikusten ez duelako.
Udalbatza berezia egin zuten asteartean lizitazio hau lehen bailehen onartzeko. Izan ere, plazaren eta Soraluze kalearen zaharberritzeak aurten bertan amaitu behar ditu diru-laguntza jaso nahi badu. PSE-EE, EH Bilduk eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu zuten. EAJk, berriz, abstentzioa eman zuen egitasmoaren onura erabat argi ikusten ez duelako.
Obra honek bizilagunen oniritzia duela gehitu zuen. «Parte hartze prozesu bat egin genuen eta gehiengoa alde azaldu zen. Plaza duela 30 urte berritu zen azkenekoz eta Soraluze kalea, berriz, askoz ere lehenago. Kaleak oinezkoentzat egitea oso onuragarria da. Legazpin eta Beasainen lortu dena ikustea besterik ez dago. Toki askotan egiten ari dira eta egoiliarrak eta banatzaileak autoekin sartu ahal izango direla gogoratu nahi dut».
Gainontzeko egitasmoak
Next Generation funtsetara aurkeztutako egitasmoaren barne, plazaren eta Soraluze kalearen zaharberritzearekin eta karga jasogailuarekin batera, beste proiektu batzuk daude: eraldaketa digitala, salmenta puntuan eraldaketa, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren sustatzea, sentsibilizazioa eta formazioa, fidelizazio digital sistema, Singular Dendak programaren sustatzea, bertako ekoizleei erakusleiho digitala eskaintzea, azokako zutabeen apaintzea, baserritarren postuen modernizazioa, azokako hondakinen kudeaketa eredua hobetzea, Zelai Arizti aparkalekuan auto elektrikoak kargatzeko puntua jartzea, takila bereziak arrandegiek eta harategiek ere Click eta Jaso zerbitzua erabili ahal dezaten, azokaren klimatizazioa, ospitaleko langile eta erabiltzaileei ere herriko saltzaileen produktuak jasotzeko aukera ematea, seinaleen hobetzea..
Astearteko osoko bilkura berezian Secundino Esnaola kaleko 12 eta 14 zenbakien atzealdea berrurbanizatzeko proiektuari lehen onespena eman zioten. «Zoruak eman egin du eta bizilagunak aspalditik ari ziren berrurbanizazioa eskatzen. Berrurbanizazioa Urola Kaletik Ibai-Ondoren amaierara egingo da, kooperatiba zegoen tokiraino. Aurrekontua 515.000 eurokoa da», azaldu zuen alkateak.