Hilaren 26an izango dira, 11:30ean Zelai Arizti aretoan
Urola kirol elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da eta larunbaterako bakarrizketa eta solasaldia zeuden antolatuta. Atzeratu egin dira. Hilaren 26an izango dira, bi larunbat barru, ordu eta toki berean: 11:30ean Zelai Arizti aretoan. Jon Plazaola Urolako jokalari ohi eta aktoreak Urolari buruzko bakarrizketa egingo du eta ondoren solasaldia gidatuko du. Solasaldian Urolako lehendakari, entrenatzaile eta jokalari ohiek parte hartuko dute: Vicente Quevedo, Martin Agirre, Matias Sanchez, Iñaki Ibarzabal, Amaia Elgarresta, Maider Amado, Francis Mendiluze, Asier Martin eta Mikel Mesonerok.