Larunbatean Goya sariak banatu zituzten Valentziako Palau de les Arts-en eta ekitaldian Iker Alvarez urretxuarrak parte hartu zuen: animaziozko pelikulen artean, hautagaietako bat berak zuzendutako Zutik! pelikula izan zen. Alvarezek eta bere kideek ez zuten saria lortu, baina primeran pasa zuten. “Han egotea sekulakoa izan da guretzat. Ekitaldia ikusgarria izan zen eta eta oso ondo pasa genuen”.
Argazkian, Iker Alvarez (ezkerrekoa) Egoitz Rodriguez ekoizlearekin eta Ivan Oneka arte zuzendariarekin.