Xabier Isasa txirrindulari urretxuarrak egun gutxi batzuk daramatza profesional mailan eta dagoeneko beste batzuei urtetan baino gehiago ikusi zaio lasterketa buruan. Gaur laugarren postuan sailkatu da Andaluziako itzuliko lehen etapan. Isasa eguneko ihesaldian sartu da beste zazpi txirrindularirekin batera eta 195 kilometro eman ditu ihes eginda. Ia etapa guztia.
Azken aldapara buruan heldu da, beste hiru txirrindularirekin, baina ezin izan du besteen erritmoa jarraitu. Helmugan Rune Herregodts belgikarra nagusitu da. Isasa 12 segundora sartu da.
Argazkian, irteeran Unai de Miguel epaile urretxuarrarekin.