![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/02/img-20210630-wa0007.jpg)
Aldundiak GI-631 (Urretxu-Azkoitia) errepidea itxi egingo du asteazken gauean, autoak babesteko jarri ziren elementuetako batzuk kendu ahal izateko. Errepidea asteazkeneko 23:00etatik osteguneko 05:00etara egongo da itxita. Gidariak Elosua, Mandubia eta Azkarate mendateetatik joan ahal izango dira Urola Erdira.