ArcelorMittal enpresak Olaberriako lantegiko hondakinak Zumarragako lursail batera eraman ditu azken hilabeteetan. Lursail hau Hormigones y Morteros Agote enpresarena da. ArcelorMittali erosi zion lursaila. EH Bilduko Mikel Otero parlamentariak gaiari buruz galdetu zion Arantxa Tapia sailburuari eta honek jaurlaritza jakinaren gainean dagoela eta enpresak baimena duela erantzun zion. Tapiak Zumarragara altzairutegiko zepa beltzak eraman dituztela gehitu zuen.
Oterok enpresak ez duela obra baimenik esan zion Tapiari. Azken honek obra baimena ez dagoela jaurlaritzaren esku erantzun zion.