Ezkioko bizilagun batek Izazpiko txartel-ontzia bere tokitik kendu du, txukuntzeko. Udalarekin eta Oñatiko Aloña Mendi elkartearekin harremanetan jarri behar da, txukunketa lana egiteko eta ondoren tontorrera itzultzeko. Izan ere, aizkora bat gainean duen txartel-ontzia Oñatiko Aloña Mendi elkarteak jarri zuen, 1971ko otsailaren 28an.