ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita bederatzigarren kate-begia Gaizka Oiartzabalek jarri du, '20 urte luze hauetan' izeneko bertsoekin:
- Izenburua: 20 urte luze hauetan
- Egilea: Gaizka Oiartzabal ‘Pitillo’
Hiru hilabete badira
Hasi zinela etortzen
Lehenengo egun hartatik
Gabiltz malkoak botatzen
Bapatean zu ikustea
Mundu dena besarkatzen
Eta kristal puta batek
Ez gaituela banatzen
Egin ezazu bidea
Zure ametsak betetzen
Ta galdutako denbora
Saiatu berreskuratzen
Borrokatzen ez duenak
Ezbaitu sekula galtzen
Nahiz eta askotan galdu
Jarrai zazu borrokatzen20 urte luze hauetan
Erakutsitako indarra
Izan da gu guztiontzat
Hegoa eta iparra
Zu etxera ekartzea
Da gure helburu bakarra
Gai hontan nahiko genuke
abiadura azkarra
Ta pakean uztea behingoz
Nafarren herri zaharra
Ta errespeta dezatela
herri honen deiadarra
Zama haundiegiekin
Egon da zuen bizkarra
Zama hoiek arintzeko
Daukazu Motzeko barra