Urretxu eta Zumarragako kaleak zeharkatu ditu manifestazioak. Mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.

Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko manifestazioa egin dute gaur, 24/7 plataformak deituta. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatu da protesta, Labeaga kalea alderik alde igaro, Zumarragan sartu eta Secundino Esnaola zeharkatuta, manifestazioa hasi den puntuan bukatu da. Amaieran, EAG-ko zerbitzua zabaltzearen aldeko aldarriak egin dituzte.