Bi-Tartean merkatari elkarteak stock azoka egun bat aurreratzea erabaki du, eguraldiaren iragarpena dela eta. Hala, bihar (asteartea) egingo dute: 10:00etatik 20:00etara, Zelai Arizti parkeko karpan. Azokan 13 dendek parte hartuko dute. 15 postu jarriko dituzte. Bestalde, zenbait dendarik beraien stock produktuak denden kanpoaldera aterako dituzte.
Zelai Arizti parkeko karpan Bapri, Kuxkux, Bidegorri, Titare, Alex Kirolak, Mari, Ezpeleta, Mundu Txiki, Ederki, Kuttun, Aitxu, Marai&NKN eta Naif dendek parte hartuko dute.
Bestalde, Rueda, Intersport, Oskarbi, Lorea, Bidegorri, Baby, Agurtzane, Aitxu, Amane, Mentxu y Yone, Arku, Natalietta, Xarmanki, Stylo, Inaxio, Naif, Doss, Otxaran eta Santa Cruz dendek beraien produktuak kalera aterako dituzte.
Stock azoka gaur aurkeztu dute, Zelai Ariztin bertan. Ekitaldian, Cristina Alfonso elkarteko lehendakariak, Mila Bernabe idazkariak, Natalia Mora-Gil bokalak eta merkataritza bulegoko Maider Sudupek eta Maria Pavonek parte hartu dute.
Egun osoan zehar musika egongo dela eta 17:30ean txokolatada egingo dutela aurreratu dute. Txokolatadarako txartelak parte hartuko duten dendetan erosketak egiten dituztenen artean banatuko dituzte. Gainera, arratsaldean haurrentzako tailerrak egongo dira.