Gaur arratsaldean Martxoko Feria egingo dute Urretxun. Urtero bezala, herriko eta inguruko baserritarrak Gernikako Arbola plazan elkartuko dira 15:00etatik aurrera. 17:00etan baserritarrek zozketa batean parte hartuko dute eta 18:00etan idi proba erakustaldia egongo da Barrenkaleko probalekuan.