Nesken partida batekin hasi da aurtengo Goñiren omenezko pilota txapelketa
Xabier Goñiren omenezko 30. pilota txapelketa abian da. Ohi bezala, txapelketako partiden aurretik Beloki pilota eskolako haurrek jokatu dute eta gaurkoan lau nesken arteko partida ikusteko aukera egon da. Lur Telleriak (11 urte) eta Irati Arroyok (13 urte), Maddi Cruz (10 urte) eta Izar Etxezarretaren (10 urte) aurka jokatu dute. Cruz eta Etxezarreta nagusitu dira, 22 eta 20.
Telleria, Arroyo eta Cruz Zumarragako Beloki pilota eskolako kideak dira eta Etxezarreta idiazabaldarra da. Beloki pilota eskolak nesken taldea sortu du eta pilotan jokatu nahi duten neska guztiak bertako ateak zabalik dituzte.