Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko kontzentrazioak egin dituzte gaur, lizeoan eta ikastolan. Lizeokoa eguerdian egin dute eta ikastolakoa arratsaldean. Kontzentrazioak Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seasak eta Azterketak Euskaraz! kolektiboak deitu dituzte eta euskaltzale guztiei egin diete deia.