Atzo Strade Bianche lasterketa ospetsua egin zuten Siena (Italia) inguruan. Lasterketa hau kilometro asko hartxintxarrez jositako pistetan egiten direlako da ezaguna. Gaur, berriz, zikloturistentzako proba egingo dute. Zikloturistek emakumezkoek atzo osatu zuten ibilbidea egin dute: 142 kilometro. Parte hartzaileen artean Goierri kirol elkartearekin federatutako gipuzkoar talde bat egon da: Iñaki Lizarazu, Luis Mari Arostegi, Josu Idigoras, Jose Perez, Arkaitz Artzelus (Ormaiztegi) eta Manuel Gartzia (Azkoitia). Eneko Zubia oñatiarra anoaz arduratuko da.
Guztiek lortu dute proba bukatzea, Idigorasek ez ezik. Matxura bat izan du helmugatik 15 kilometrora eta proba utzi behar izan du.