Asteburuan mendiko eskiko Espainiako txapelketa jokatu da Sierra Nevadan. Igone Campos zumarragarrak zilarrezko domina lortu du kronoigoeran. Ana Alonso andaluziarra izan da Campos gainditzea lortu duen bakarra. Camposek 42 minutu eta 43 segundotan osatu du ibilbidea eta Alonsok 33 segundo gutxiago behar izan du. Andaluziarra asteburuko izarra izan da, hiru modalitateetan gailendu baita.