Ostiralean, 22:30ean, bigarren kanporaketa jokatuko da Fox tabernan
Ostiralean Martxoan Bertsoa ekimeneko txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen Apatxe tabernan. Jon Mendizabal, Mattin Aranburu eta Mikel Iturriotzen Tapia ta Leturias taldeak lortu zuen finalerako txartela. Ostiral honetan bigarren kanporaketa jokatuko da: 22:30ean Urretxuko Fox tabernan. Bertso Olariak (Ane Beloki, Jone Narbaiza eta Lierni Ugarte legazpiarrak), Bandolerok (Joseba Salegi, Aitor Agirrebeña eta Iker Arratibel) eta Diaspora (Iñaki Larrañaga, Aitor Lizarazu Ginz eta Antton Fernandez) taldeek parte hartuko dute. Gai jartzaile lanetan Edurne Plazaola arituko da.
Gotzon Aranburuk lehen kanporaketan grabatutako bideoa ikusteko, sakatu hemen.