Urretxun eta Zumarragan ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira gaur. Emakume pentsiodunek mahai informatiboa jarri dute Areizaga-Kalebarren plazan. Bertan, lazo moreak banatzen ari dira. 19.00etan, berriz, akelarrea eta minimanikalejira egingo dute, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta. Ekitaldi hau Urola Garaiko Koordinadora Feministak antolatu du.
Bihar, 20:30ean, zineklub saioa egongo da Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Alegría filma emango dute. Zineklub saioa Tania Sirianyk aurkeztuko du. Ekitaldi hau Urola Garaiko Berdintasun Arloak eta ButaK 21 zineklub taldeak antolatu dute. Martxoaren 8aren inguruko ekitaldiekin bukatzeko, ostiralean, 20:30ean, Noche de fuego pelikula emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Zine emanaldi hau ButaK 21 zineklub taldeak antolatu du.