ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita hamargarren kate-begia Joseba Salegik jarri du, 'Hitza hartu eta ekin!' izeneko bertsoekin:
- Izenburua: Hitza hartu eta ekin!
- Egilea: Joseba Salegi Odriozola
Apirileko lehen egunetan
Ezarria dugu zita.
Euskara ahoan dabilkigula
Gu herriz-herri jauzika
Burun bisera zaharren bat hartu
Ta galtza motzak jantzita
Animo eta presta zaitezte
Badator eta korrika.Ez du axola bakarrik edo
Parte hartu lagunekin
Ez du axola familia arten
Edota lankideekin
Helburu bat du ta helburu hori
Denok behar degu jakin
Beraz leloak dion bezala
Hitza hartu eta ekin.Ekimen eder eta polit hau
Ospatzeko arrazoia
Demostratzeko gure herrian
Euskarak duen sasoia
Nahiz batek egin hamabost metro
Ta besteak maratoia
Baina ospatu euskaran alde
Dugun festa erraldoia!