Renfek autobus zerbitzua eskainiko du
Abenduaren 9an luizi batek kalteak eragin zituen trenbideko tunel baten sarreran eta Adif enpresak martxoaren 19an eta 20an egingo ditu behin-betiko konponketa lanak. Hori dela eta, bi egun horietan ez da tren zerbitzurik egongo Beasain eta Brinkola artean. Bi egun horietan autobus zerbitzua egongo da eta autobusak Brinkola, Legazpi, Zumarraga Ormaiztegi eta Besainen geldituko dira. Autobusek Renfe dion kartel bat izango dute eta tren geltokitik gertuen dagoen autobus geltokian geldituko dira.