Gaur goizean Generation Z & Climate Change egitasmoan parte hartzen ari diren Tolosako Orixe institutuko eta Flandriako ikasleak Zumarragan egon dira, tokiko energia komunitateak nola funtzionatuko duen ikusten.
Mikel Serrano alkateak egitasmoari buruz hitz egin die Zelai Arizti aretoan eta ondoren Izazpi auzoan jarritako plaka fotovoltaikoak ikusi dituzte. Bertan eta herriko beste toki batzuetan jarritako plakei esker, herritarrek energia garbiagoa eta merkeagoa lortuko dute. Dagoeneko 169 familik eta 25 merkatarik eman dute izena tokiko energia komunitatean.
Generation Z & Climate Change egitasmoari dagokionez, Naturklimak eta aldundiak bultzatutako sentsibilizazio programa da. Klima aldaketaren inguruan belaundaldi gazteenen eta administrazioen arteko topaguneak sortzea da helburua.