Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanbladak Ukrainako gerrari buruzko hitzaldia antolatu du. Larunbatean izango da, 17:30ean, gaztetxean. EH Donbass Komiteko kideek hitz egingo dute. Gatazkaren jatorria eta egoera azalduko dituzte eta etorkizunera begirako gako nagusien berri emango dute.