Astelehenetik aurrera, bereizgarria eskatu duten egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute Zumarragako hainbat kaletan
Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen Zumarragako udal ordenantza astelehenetik aurrera egongo da erabat operatibo. Ibilgailua aparkaldi mugatuko eremuetan aparkatuta utzi behar duten eta oraindik eskaera aurkeztu ez duten bizilagunei dei egiten zaie egin dezaten. Bereizgarri horri esker, gauez, kolore gorriz mugatutako plazetan aparkatu ahal izango dute. Plaza horien ordutegia 21:00etatik 08:00etara izango da, igandetik ostiralera. Egunean zehar, edozein herritarrek erabili ahal izango ditu plaza horiek, denbora mugarik gabe. Ostiral eta larunbat gauak aparkaleku librekoak izango dira.