Datorren asteazkenean, 18:00etan Urretxuko udaletxeko portaloian, Andoni Salamerok hitzaldi bat emango du doluaren eta agur omenaldien inguruan. Ondoren, Urretxun hil diren guztien aldeko agur omenaldia eskainiko du herriko beste hainbat kiderekin batera: Uxue Kerejetarekin, Josune Martinekin, Joanes Jakarekin eta Ander Lasarekin. Hitzaldia elebiduna izango da, eta agur omenaldia euskaraz. Herritar guztiak ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatuak daude.