Ostiralean Martxoan Bertsoa ekimeneko txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Fox tabernan. Legazpiko Bertso Olariak (Ane Beloki, Jone Narbaiza eta Lierni Ugarte) taldeak lortu zuen finalerako txartela, Diaspora (Iñaki Larrañaga, Aitor Lizarazu Ginz eta Antton Fernandez) eta Bandolero (Joseba Salegi, Aitor Agirrebeña eta Iker Arratibel) taldeen aurretik. Gai jartzaile lanetan Edurne Plazaola arituko da. Dagoeneko bi talde daude finalean: Bertso Olariak eta Jon Mendizabal, Mattin Aranburu eta Mikel Iturriotzen Tapia ta Leturias.
Hirugarren eta azken kanporaketa datorren ostiralean izango da: 22:30ean Motz tabernan. Zubiri-zubiri nongori-nongori (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Sara Bidarte), Xaguxar zopa (Manex Mantxola, Jon Aztiria eta Iñigo Ramos) eta Kostata (Beñati Torres, Irati Sanchez eta Aitor Salegi) taldeek parte hartuko dute. Finala hilaren 25ean jokatuko da, 22:30ean, gaztetxean.