Larunbatean Sukaldanitzak egitasmoaren bigarren saioa egin zuten. Erosketak egin ondoren, Goierri elkartean porrusalda, bakailaoa tomatearekin eta konpota prestatu zituzten. Bukatzeko, elkarrekin bazkaldu zuten.
Sukaldanitzak Urretxuko Udalaren Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatu du, bertan jaiotakoen eta kanpotik etorritakoen harteko hartu-emana sustatzeko. Lehen hiru saioetan Euskal Herriko sukaldaritza egingo dute eta hurrengoetan munduko beste herrialde batzuetakoa. Hurrengo saioa martxoaren 26an izango da, 11:00etatik 14:30era.