Mikel Balenziaga futbolari zumarragarrak Athleticekin duen kontratua urtebete luzatu du. Hamaika denboraldi daramatza Bilboko taldean eta hamabigarrena egitea ziurtatu du. Dani Garciak ere, Athleticeko beste zumarragarrak, aurten luzatu du kontratua. Garciak 2024a arte jokatuko du Athleticen. Lau denboraldi daramatza talde txuri-gorrian.