Zumarragako Udalak karga-jasogailua jarri behar du Zelai Arizti aretotik Euskadi plazara doazen eskaileretan. Obra laster hasiko da. Aurrekontua 128.000 eurokoa da eta Mohua enpresak egingo ditu lanak. Obraren iraupena hiru hilabetekoa izango da.
Karga-jasogailua azokako baserritarrek eskatu zuten, baina astean zehar gainontzeko herritarrek ere erabili ahal izango dute. Egitasmo honek Europako Next Generation funtsen eta aldundiaren laguntza jaso du.