Atzo Martxoan Bertsoa ekimeneko txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen Motz tabernan. Zubiri-zubiri nongori-nongori (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Sara Bidarte), Xaguxar Zopa (Manex Mantxola, Jon Aztiria eta Iñigo Ramos) eta Kostata (Beñati Torres, Irati Sanchez eta Aitor Salegi) taldeek parte hartu zuten. Xaguxar Zopa taldea nagusitu zen.
Finala datorren ostiralean jokatuko da, 22:30ean, gaztetxean. Bertso Olariak (Ane Beloki, Jone Narbaiza eta Lierni Ugarte legazpiarrak), Tapia ta Leturias (Jon Mendizabal, Mattin Aranburu eta Mikel Iturriotz) eta Xaguxar Zopa taldeek parte hartuko dute.