Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako Promesa txapelketako finalerdia jokatu zuen atzo Ataunen, Salaberriarekin. Urretxuarrak eta goizuetarrak ondo hasi zuten partida, baina Zabalak eta Etxeberriak partida luzatzea lortu zuten eta Erostarberi eta Salaberriari partida luzeegia egin zitzaien. Biak aldageletara joan behar izan ziren, giharretako arazoekin. Ia 1.000 pilotakada jo zituzten. Erostarbek hiru finalerdi jokatu ditu, baina oraindik ez du finalera sailkatzea lortu. Datorren urtean izan beharko da.
Promesa txapelketako finala martxoaren 26an izango da, 17:15ean, Labrit pilotalekuan. Ataungo finalerdiko irabazleek Bakaikoa eta Elizegiren aurka jokatuko dute.