Larunbatean Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu-Zumarragako kanporaketa jokatu zen Goierri elkartean. Eneko Salvador eta Joseba Salegi nagusitu ziren. Finala Iker Mitxelena eta Mikel Kerejetaren aurka jokatu zuten. Bi bikote hauek Gipuzkoako finalera sailkatu dira. Hau larunbatean jokatuko da, 15:00etan, Segurako Baratze pilotalekuan. Final nagusia, berriz, apirilaren 9an jokatuko da Behe Nafarroan.