Suhiltzaileak Urkiola karrozeria zegoen eraikinera joan behar izan dira gaur goizean. Bertan bizi zen okupa batek tximinian sua piztu du eta sekulako kea sortu da. Gizonezkoari ez zaio ezer gertatu eta suhiltzaileek berehala kontrolatu dute egoera. Udaltzainek trafikoa Mugitegi industrialdetik bideratu dute. Euskadi Low Cost gasolindegi kateak eraikina bota eta gasolindegia egiteko asmoa du.