Steven Spielberg zuzendariak filme klasikoa eguneratu du. Zineklub saioan izango da ikusgai.
ButaK 21 zineklub taldeak West side story pelikula emango du ostiral honetan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Steven Spielberg zuzendariak pelikula mitikoaren bertsioa egin du, mirespenez eta errespetuz, baina ausardiaz. Hala, matxismoa, arrazakeria, gorrotoa eta indarkeria modu argiagoan salatu ditu. Bi emanaldi izango dira: 19:00etan eta 22:15ean.