Materiala eraman du eta errefuxiatuak ekarri ditu
Urretxuko Apaolaza Autobusak enpresa ukrianarrei laguntzen ari da. Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Espainiako gobernuarekin harremanetan jarri ziren errefuxiatuen bidaiak eta materialaren garraioa antolatzeko. Lana antolatu ondoren, Alsa autobus enpresa kontratatu zuten. Alsa Espainiako autobus enpresa handiena da eta Apaolazak Alsarekin lan egiten du. Hala, Urretxuko enpresari egitasmoan parte hartzea proposatu zioten. Diego Lopez eta Boris Toshkov Apaolazako gidariak bi aldiz joan dira dagoeneko Poloniara. Lehenengoan Krakoviara joan ziren eta handik errefuxiatuak Madrilera eraman zituzten. Bigarren bidaian materiala eraman zuten Varsoviara eta han errefuxiatuak hartu zituzten Madrilera eramateko.