Gipuzkoako Foru Aldundiak Fagor Taldeari eman dio aurten Abbadia Saria. Joxean Alustiza zumarragarrak, Fagor Taldeko presidenteak, jaso du saria, bere lankide guztien izenean. Anton Abbadia saria 1996an sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Fagor Taldearen kasuan, hamarkada luzez enpresa munduan euskararen erabilera indartzeko egindako lan kolektiboaren aitortza da.