Maria Ibarguren Iparragirre zumarragarrak 100 urte bete ditu gaur. Hori dela eta, gaur goizean Mikel Serrano alkatearen eta Arantxa Gonzalez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren bisita jaso du. Lore sorta bat eta Antioko irudi bat oparitu dizkiote, herritar guztien izenean.