Bertso Olariak taldea osatzen duten Ane Belokik, Jone Narbaizak eta Lierni Ugartek irabai zuten atzo Urretxuko Gaztetxean jokatutako finala. Xaguzar Zopa bigarrena izan zen, eta Tapia eta Leturias hirugarrena.
Bertso Olariak hirukoak eskuratu zuen atzo Urretxuko Gaztetxean aurtengo Martxoan Bertsoa txapelketako saria. Ane Beloki,k Jone Narbaizak eta Lierni Ugartek legazpiarrek aurre hartu zien finalean Xaguzar Zopa taldeko Iñigo Ramos, Jon Aztiria eta Manex Mantxolari, eta hirugarren sailkatu zen Tapia eta Leturias taldeko Mikel Iturriotz, Mattin Aranburu eta Jon Mendizabali.
Bertso Olariak partaideetako hiruko gazteena da, emakumeek osatutako bakarra da eta Legazpiko bakarra.