Legazpiko Bertso Olariak hirukoak irabazi du aurtengo txapelketa.
Legazpiko Bertso Olariak taldeko Jone Narbaizak, Ane Belokik eta Lierni Ugartek irabazi dute aurtengo Martxoan Bertsoa txapelketa. Bigarren postuan Xaguzar Zopa taldeko Iñigo Ramos, Jon Aztiria eta Manex Mantxola geratu ziren, eta hirugarren Tapia eta Leturias taldea izan zen, Mikel Iturriotz, Mattin Aranburu eta Jon Mendizabalekin. Giro paregabea jarri zuten guztiek bertsoekin atzo gauean Gaztetxean, Gotzon Aranburuk grabatutako bideoetan ikus daitekeen bezala.