Igone Campos zumarragarrak eta Nahia Quincocesek Espainiako taldekako mendiko eski txapelketa irabazi zuten atzo, Candanchun. Campos eta Quincoces garaipenetik garaipenera doaz. Joan zen astean Euskadiko binakako eski txapelketa eta Altitoy-Ternua 2022 proba irabazi zituzten.