Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako haur mailako eski txapelketa irabazi du asteburu honetan Baqueira Bereten. Lau txapel zeuden jokoan eta lauak irabazi ditu: Super Erraldoia, Ipar Konbinatua, Erraldoia eta Eslaloma. Asteburukoari eta aurreko asteetan egindako lan onari esker, Espainiako Kopa ere irabazi du.
Bihartik igandera Italian egongo da. Sestrieren, hain zuzen ere. Ondoren, Val d’Isere-ra joango da (Alpeak) Espainiako selekzioarekin. Handik Dolomitetara joango da eta, bukatzeko, Pazko Astean Espainiako selekzioarekin abiadura entrenatuko du Sierra Nevadan.