Urolak antolatu du, 50. urteurreneko ekitaldien barne
Urola Kirol Elkarteak futbolaren bilakaerari buruzko solasaldia egin du gaur, 50. urteurreneko ekitaldien barne. Mitxel Badiola Realeko oinarrizko futbolaren arduradunak, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen taldeko kirol zuzendariak, Andoni Azkargorta Eibar taldeko entrenatzaile laguntzaileak, Elene Lete Realeko atezainak, Mikel Balenziaga eta Dani Garcia Athleticeko jokalariek eta Iñaki Aranzadi Urolako entrenatzaileak parte hartu dute. Solasaldia Jon Balenziaga kazetariak gidatu du. Ekitaldia Urretxuko Labeaga aretoan izan da eta jende asko elkartu da.