Goñiren omenezkoari dagokionez, Ekhi Irribarria aramarrak lau t'erdiko finala jokatuko du
Atzo Goñiren omenezko txapelketako eta txapelketa herrikoiko lehen finalerdiak jokatu ziren Zumarragako Beloki pilotalekuan. Txapelketa herrikoian Rodriguezek eta Alemanek lortu zuten finalerako txartela, Urtzelai-Babarrori 18-15 gailenduta.
Goñiren omenezkoari dagokionez, Ekhi Irribarri pilotari aramarrak Goñi txapelketako lau t’erdiko finala jokatuko du, finalerdikoan Egigureni 22 eta 17 irabazi ondoren.
Binakako partidan, Elola bidaniarrak eta Irazustabarrena alegiarrak 22 eta 17 irabazi zieten Igoa eta Cuairan nafarrei.
Finalerdietako bigarren jaialdia datorren asteazkenean izango da. Txapelketa herrikoian, Asier Oliveirak eta Jon Tapiadorrek, Jon Rodriguez eta Mikel Antiaren aurka jokatuko dute. Goñi txapelketari dagokionez, lau t’erdiko txapelketan, Aranbarrik Amianoren aurka jokatuko du. Binakako txapelketan, Expositok eta Ugartemendiak, Eneko Labakarekin eta Aizpururekin neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia 18:30ean hasiko da.
Txapelketa herrikoiko eta Goñiren omenezko txapelketako finalak hilaren 13an jokatuko dira.