Urretxu-Zumarraga ikastolako 6. mailako ikasleek oihalezko poltsak saldu dituzte gaur arratsaldean, Ukrainaren alde. Kilometroak festarako egin ziren poltsetan esku urdinak eta horiak margotu dituzte (Ukrainako banderaren koloreak) eta ikastetxearen kanpoaldean postua jarri dute. Ikaskideek eta gurasoek poltsak hartu dituzte, borondatearen truke. Dirua Chernobilen Lagunak Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango diote.