ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita hamabigarren kate-begia Itziar Pildainek jarri du, 'Hausnarrean' izenburupean.
- Izenburua: Hausnarrean
- Egilea: Itziar Pildain
2020ko martxo aldera
eman zun guztiak bira.
Konfinamendu ta murrizketak,
harremanen sokatira.
Orain gerrak ta inflakzioak,
eman diote segida.
Beldurrezko film itsusi baten
tankera hartzen ari da,
eta gidoia idazten dunak
ez du azaltzen gupida.
Eszena hauek egunerokon
izan dute eragina;
ezin mugitu, ezin elkartu,
elkar besarkau ezina.
Ikuspuntuak berdinak ez ta,
elkarri emanez mina.
Egin dezagun bestearena
ulertzeko ahalegina,
gidoi propioa idatz dezagun,
izan bedi atsegina.