Bizkar igeriketako 100 metroko proban seigarren izan da eta 200 metroko proban zazpigarren
Nahia Garrido urretxuarrak sekulako lana egin du Torremolinosen jokatzen ari den Espainiako txapelketan. 14 urte bakarrik dituen arren, nagusiekin lehiatu da eta bi finaletan sartzea lortu du. Bizkar igeriketako 100 metroko proban seigarren postuan sailkatu da eta bizkar igeriketako 200 metroko proban zazpigarren postuan. Azken final honetara hirugarren denbora onenarekin pasa da, baina finalean ezin izan du finalerdian egindako lana hobetu.