Txinako Tianjin hiriko kontserbatorioan Gorka Hermosa nazioarteko lehiaketa egingo da. Tianjinek 15 milioi biztanle ditu eta Txinako bosgarren hiri jendetsuena da. Lehiaketa akordeoiaren mundu mailako konfederazioak antolatu du.
Lehiaketan mundu guztiko akordeoilariek parte hartuko dute. Gorka Hermosaren obrak joko dituzte eta nazioarteko epaimahai batek interpretazio onena aukeratuko du. Epaimahaiako burua Hermosa bera izango da. Hermosak obra bat konposatuko du irabazlearentzat eta berak bakarrik jo ahal izango du lehen urtebetean.