Gaur arratsaldean Zumarragako pilota txapelketa herrikoiko finala jokatu da Beloki pilotalekuan, Goñiren omenezko txapelketako finalen aurretik. Oliveirak eta Tapiadorrek 18 eta 14 irabazi diete Rodriguez eta Alemani. Azken hauek Tapiador gogor erasotu dute, baina ez dute lehertu eta gainera azken tantoetan huts dezente egin dituzte.