Datorren astelehenean Pazko Bigarreneko jaia ospatuko da Antion. Haur jolasak, txokolate jana, herri kirolak eta trikitixa egongo dira. Haur jolasak eta txokolate jana 16:30ean izango dira eta herri kirolak eta trikitilarien saioa 18:15ean. Taldekako herri kirol lehiaketa egingo dute, Julen Aranberrik eta Xabier Zalduak indarrak neurtuko dituzte eta Naiara Zumetak eta Olaia Esnaolak harriak jasoko dituzte. Esnaola lehenengoz arituko da jende aurrean.