![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/04/urretxuko_santa_anastasia_.jpg)
Herri kirol taldeak sokatira txapelketa herrikoia antolatu du. Maiatzaren 7ko arratsaldean egingo dute, Antion. Parte hartzeko baldintza bakarra taldearen pisua 540-560 kilo artekoa izatea da. Lehenengo hiru sailkatuentzako sariak egongo dira. Hilaren 25a baino lehen eman behar da izena, uzherrikirolak@hotmail.com helbide elektronikoan edo 943 47 88 71 telefono zenbakian.
Entrenatu nahi duten taldeek, Urretxuko Gernikako Arbola plazako harmaila azpiko lokalean izango dute horretarako aukera, larunbat arratsaldetan.